Autor: GARA
viernes, 31 de agosto de 2007
Sección: Artículos básicos para iniciarse
Información publicada por: ikatza
Mostrado 18.000 veces.


Ir a los comentarios

Descubren en Iruña-Veleia una zona pública con baños y mosaicos

Nuevos descubrimientos en el yacimiento de Iruña-Veleia confirman la entidad que tuvo la ciudad en época romana y abren nuevas vías de investigación. En concreto, los arqueólogos han hallado una zona pública, con termas y espacios de ocio, que habría estado en activo desde el siglo I hasta el III d. C.

Los más de 130 sondeos llevados a cabo en los últimos meses en el exterior del recinto amurallado de Iruña-Veleia han dado como resultado nuevos hallazgos, como la aparición de una zona pública de varios miles de metros cuadrados con termas y espacios de ocio, que vienen a ratificar la entidad que tuvo la ciudad en época romana.

Dentro de la nueva zona pública descubierta en el yacimiento, se han encontrado a casi dos metros de profundidad dos pavimentos de mosaico, que corresponden a un mismo recinto, en dos sondeos que distan entre ellos alrededor de 15 metros. Estos mosaicos, cuyo descubrimiento ya adelantó la codirectora de la excavación, Idoia Filloy, en una conferencia pública que pronunció la semana pasada en Gasteiz, datarían del siglo I y, posiblemente, servirían como nexo de unión entre el teatro y la zona termal, de la que se han localizado varios espacios con la infraestructura propia de estas instalaciones. «Son mosaicos con diseños geométricos en blanco y negro, y, a pesar de ser muy sencillos, resultan únicos como testimonio de la época altoimperial», destacó Filloy en la conferencia de la semana pasada.

La zona pública encontrada en el yacimiento de Iruña-Veleia habría estado activa precisamente en el periodo de máximo esplendor de la ciudad romana, entre los siglos I y III, cuando todavía ésta carecía de uno de sus elementos emblemáticos, la muralla, construida entre finales del III y principios del IV.

Con estos nuevos hallazgos, además de confirmarse la entidad que tuvo la ciudad, puesto que normalmente sólo las grandes ciudades de la época disponían de recintos de ocio y espectáculos de estas dimensiones, se abren más vías si cabe de cara a la investigación, y nuevas posibilidades de disfrute en un futuro próximo para aquellos que visiten el yacimiento arqueológico de Iruña-Veleia.

El de Iruña es un yacimiento que se conoce desde hace décadas, pero hasta los años 90 no fue excavado sistemáticamente. Se calcula que en su época de esplendor, cuando se llamaba Veleia, pudo albergar unos cinco mil habitantes.

El hallazgo más espectacular de este yacimiento se produjo hace algo más de un año, cuando se encontraron dos conjuntos de grafitos, en el primero de los cuales aparecían imágenes cristianas muy tempranas y, en el segundo, datado en torno al siglo III, lo que podrían ser las primeras palabras comunes escritas en euskara.

La importancia de la ciudad romana de Veleia se atribuye a su estratégica ubicación, pues por ella pasaban varias vías de comunicación fundamentales, como la que unía Burdeos con Astorga, la que se dirigía al mar y la calzada Oiasso-Tarragona.

Así, en estos terrenos se han encontrado piezas de cerámica sigilata procedentes de África, Italia o incluso Germania, que confirman que la ciudad estaba conectada con todo el imperio romano. Además, se han hallado cosas tan curiosas como una declaración de amor escrita en una mandíbula de cerdo.

Escribe aquí el segundo bloque de texto de tu artículo

Más informacióen en: http://www.gara.net/paperezkoa/20070831/35804/es/Descubren-Iruna-Veleia-una-zona-publica-banos-mosaicos


No hay imágenes relacionadas.

Comentarios

Tijera Pulsa este icono si opinas que la información está fuera de lugar, no tiene rigor o es de nulo interés.
Tu único clic no la borarrá, pero contribuirá a que la sabiduría del grupo pueda funcionar correctamente.


  1. #1 p.arizabalo 22 de sep. 2007

    02/11/2006

    iruña-veleia: eliseo gil
    anje duhalde
    periscopio erakusketa
    mauro entrialgo
    stop tortura. unai romano
    karakorum espedizioa 06
    kike amonarriz. mihiluze
    lisboa iruditan

    SUMARIOA167
    zeregin
    azaroko agenda
    iritzia
    gutun irekia miguel sanz presidenteari
    geugaia
    iruña-veleia. eliseo gil
    euskaltasunean. gasteiz
    julene hird radotic
    kaletik / idazleenzutabea
    musikazaletasuna / joxean sagastizabal
    geupertsonaia
    anje duhalde: sorminetan
    artetxokoa I
    periscopio erakusketa. gasteiz
    artetxokoa II
    mauro entrialgo
    batbitan
    karakorum espedizio arabarra 06
    HORRA HOR ELISEO GILi KIKE FDZ DE PINEDOk EGINIKO ELKARRIZKETA

    geugaia

    Eliseo Gil, Iruña-Veleia aztarnategiko arduraduna:

    “Euskarazko lekukotasun gehiago agertu dira”

    Mugimendu ugari topatu dugu Iruña-Veleia aztarnategian, bi ikasle talde gida banarekin dabiltza hara-hona. Txiki gelditu zaien lantoki prefabrikatuan hartu gaitu Eliseo Gil aztarnategiko arduradunak. Ondoan 5 lankidek hainbat aztarna aztertzen dihardute, goian Henrike Knörr eta Joaquin Gorrotxategi agertutako azken idazkien azterketan. Urduritasun kontrolatua eta baikortasuna sumatu dugu. Badirudi datozen urteetan Lautadako muino honek makina bat hitz, poz, eztabaida eta ustekabe sortuko dituela. Badakigu prentsaurrekoa eman arte (azaroaren bukaeran emango omen dute) ezin digutela dakitena esan. Halere, Eliseok modu atseginean hainbat pista eta baieztapen eman dizkigu, ez da gutxi!!

    Has gaitezen sorreratik. Azken aurkikuntzek bigarren mailan laga dute hiria bera, baina harrigarria da bere tamaina eta hedapena. Erromatarren aurreko hiria Karistiarren hiriburua eta gaurko Euskal Herriaren handiena zela esan liteke?

    Nik uste baietz. Ezagunena hiri erromatarra bada ere, ez da ahaztu behar Veleia garai erromatarrean Euskal Herriko leku populatuena izatera iritsi zela, atzetik hedaduran eta populazioan giza errealitate garrantzitsua zuelako. Muino honetan K.a. 1000 urte ingurutik bizi izan ziren era finkoan. Hiri honek hiriburu baten funtzioak beteko zituen. Kontuan izan behar dugu garai hartan Euskal Herrian 300 herrixka inguru zirela eta hauen batez besteko tamaina 10 hektarea baino txikiagoa. Iruñan berriz, Antzinateko asentamendu handia genuen, hiria ere dei genezakeena, 50 hektarea inguru zituena eta bere kultura materialaren azterketak gizarte konplexua erakusten diguna. Bai kultura material honetan, bai arkitekturan badago bertako substratua, badira eragin kontinentalak, kanpotiko zaharrenak, eta badira ere Meseta aldeko zein Ebro aldeko eraginak. Hauek denek K.a. milurteko bigarren erdialderako giza errealitate sendoa osatuko dute. Karistiar edo ”veleinse” hauek lurraldearen buru izango ditugu, beraz.

    Noiz hasten da garai erromatarra eta nola ematen da uztarketa aurreko herrixka eta mundu erromatarraren artean, badago mundu indigenaren jarraipena?

    Gaur egun ezin gara zifretan sartu, oraindik orduko errealitatearen zati bat baino ez baitugu ezagutzen. Baina gure hipotesia zena baiezta dezakegu, hots, jarraikortasuna. Populazio berbera da garai erromatarrean eta aurretik bertan bizi zena. Nola dakigu? Batetik, hilobi-errituen jarraikortasuna. Izan ere, lehenengo aldiz Veleian frogatu ahal izan denez, etxe barruan lurperatzeko ohitura indigenak K.a. 1000 urtetik hiria desagertu arte -V. mendearen bukaera- iraun zuen. Bestetik, gorpuzki hauen ADN fosilen analitikak, era esperimentalean egin bada ere, populazioaren jarraipena frogatzen digu era berean.
    Ez da, beraz, eraikuntza koloniala, eta ezta beteranoen asentamendua ere, baizik eta bertako jendartearen promozioa. Erromanizazioa K.a. 1.mendean hasiko zen, orduko hainbat txanpon eta bestelakoak aurkitu baitira. Eta orain arte dakigunaren arabera, bat egingo zuten mundu erromatarrarekin ez era traumatikoan, baizik eta aliatu edo ez beligerante bihurtuz.

    Zein portzentaia osatuko zuten italiar jatorrikoek?

    Veleia oso ondo komunikatua egoteak ideia, gurdi eta jende mugimendua errazten zuen, baina gaur ditugun datuen arabera eta erreserba guztiekin, atzerritarren portzentaia baxua zatekeen.

    Veleia erromatarra merkataritza gunea izanik, gertuko eta urrutiko trukeen lekua izan omen zen, batzuk harrigarriak gainera?

    Bai, dudarik gabe. Nagusiki merkataritza erregionala emango zen baina ez ziren faltako Galia, Afrika edo Italiako produktuak. Zer dugu? Kontsumokoak: ardoa, gehiena Kataluniatik ekarria nahiz eta Italiako Vesubiokoa ere topatu den; zerealak; jaki gazituak; olioa, anforetan gordea edo argia emateko hamaika olio-lanparatan oso erabilia,... Ontziteria gehiena Inperioko buztingintza gune handienetakoa zen Errioxako Triziokoa zen hain juxtu, urrutikoa falta ez bada ere. Edo eraikuntzak edertzeko asmoz Ereñoko marmola, kanpokoak badiren arren. Ikusten dugunez, edozein zeramika puskak informazio harrigarria eman diezaguke.

    Produktu hauek garraiatzeko Asturica-Burdigala bideaz gain, Zadorra ere erabiltzen omen zuten?

    Kontuan hartu behar da, Logroño ondoko Varea, nolabait esatearren, Mediterraneoko azken itsas portua zela eta bertaraino tamaina dexenteko itsasontziak iristen zirela. Zadorraren emaria ez da Ebrorena, baina baliteke merkantzia garraiatzeko erabili izana eta zentzu honetan, baditugu ibai-portuak izan zitezkeen hainbat kokapen identifikatuak, betiere lehorrekoa baino merkeagoa. Edozein kasutan, Asturica-Burdigala galtzada izango zen merkataritza-bide nagusia.

    Oraindik hiriaren esparru gehiena ukitu gabe dago, baina hiria 100 hektareakoa eta 5.000-10.000 pertsona inguru biziko zirela aurreratu duzue. Konpara daiteke, hortaz, Tarraco edo Merida bezalako hiriekin?

    Konparaketa guztiak konplikatuak dira. Hipotesi moduan, ez dugu espero Penintsulako hegoaldeko maila monumentala, Betica-n ematen dena adibidez. Hango hiriek estatus berezia eta maila ekonomiko handiagoa baitzuten. Hemen beste maila batean gaude, Iparraldeko ereduekin antza handiagokoa, adibidez Ingalaterrako hegoaldeko hiriekin. Erromatar mundua lotu ohi da alde mediterranearrekin, baina ez da ahaztu behar badagoela beste eredu atlantiarra. Zentzu honetan, Tarraco edo Meridaren garrantziarekin ezin gara konparatu baina badugu zer esanik, besteak beste, eguneroko bizimoduaren ezagupenetan. Bide honetan ari gara gauza oso interesgarriak aurkitzen. Halere, hiriaren tamaina kontuan hartzekoa da, Penintsula osoko 23 harresidun hirietako bat Veleia izan baitzen, eta gainera, harresia eraikitzen Penintsulako aurrenetakoa, III. mendearen bukaeran edo IV. mendearen hasieran.

    III. mendean hiriak krisi bat gainditu eta gero V. mendearen bukaeran desagertzen omen da. Zergatik?

    Badira hainbat hipotesi. III. mendearen krisia gaindituta garairik distiratsuena biziko du hiriak harresiaren eraikuntza eta guzti, eta honek Estatuaren interesa adierazten du. Baina defentsa-gotorleku funtzioaz gain, batez ere hiriaren prestigioa eta irudiarekin lotu behar dugu, helburu ideologikoa lehenetsiz praktikoaren gainetik. Behin eraikita, IV. mendean garai oparoa ezagutuko da eta gero V. mendea gaizki hasi eta okerrago bukatuko da, “barbaroen inbasioak” eta batik bat, 466 urtean Mendebaldeko Erromako Estatuaren erorketarekin. Egoera hartan ziurtasunik eza, zergen presioa eta honelakoak azaleratzen dira eta ordura arte abantailak zirenak oztopo eta zailtasun bihurtuko ziren. Ondorioz, jendeak alternatibak bilatuko ditu, batzuk aszetismoa eta erlijio-mugimenduaren barruan koba artifizialetara joko dute, garai hauetan okupatzen hasten baitira, beste batzuek defentsa erraza zuten Erdi Aroko kastro-ak aukeratuko dituzte eta beste batzuek, aldiz, euren lurraldeetara emigratuko dute, Meseta-ra edo Inperioko beste leku batzuetara. Honek ez du esan nahi hiria erabat hustuko zenik, oraindik VI. mendean jendea bizi zen hondar-moduan bazen ere. Eta oraindik ez dakiguna da ea jarraikortasunik eman ote zen biztanle hauen eta Erdi Aroan hiriaren bihotzean kokatu zen Jerusalengo San Juan Enkomienda-ren artean.

    Gatozen azken aurkikuntzei, prentsaurrekoak eman zenutenetik zein eragin eta oihartzun izan duzue hilabete hauetan maila zientifikoan, nazioartean, turistikoan…?

    Maila guztietan eman dira. Hedabideetan agertu izanak bisitak areagotu ditu nabarmen. Hedabideetako oihartzuna munduko ia bazter guztietara iritsi da, Google news-en bilatu eta Zelanda Berriko egunkari batean aurkikuntzen berri topa zenezakeen. Zientzi komunitatean eragin zuzena izan du. Gure10 arkeologo taldean eta gurekin lan egiten duten laborategi eta unibertsitate mailako sarean ere bai. Eta gero, mundu akademikoan, gizartean eta kanpoan jende asko dugu zain; kanpokoen artean Euskal Etxeek edota Renoko unibertsitateak jakingura handia erakutsi digute...

    Lehenengo ezustekoa Pompeia Valentina deitutako etxeko multzo epigrafikoa izan zen, eskola munduarekin lotutako oharrak, marrazkiak, kalbarioa... Hilabete batzuk igarota kontu hau sakon dezakezu...

    Oraindik asimilatzen ari gara eskaintzen digun informazio historikoa. Izan ere, gure tempo hedabideenarekin lotu da eta honek azeleratu gaitu. Baina oraindik zuku gehiago atera behar zaie, xehetasun ugari daude eta denbora eskatzen dute. Mundu liluragarria da duda barik.

    Hauetako graffiti batzuk harrigarriak dira: munduko kalbariorik zaharrena, gurutzearen gainean R.I.P. agertu izana, hieroglifikoak… Honek guztiak eszeptizismoa sortu du hainbat forotan.

    Normala da. Nik honetan lasaitasuna eskatuko nuke. Gu, gainontzeko kide gehienak bezalaxe, beste talde baten ikerketa ireki batean sartuko ez ginatekeen moduan, eta gutxiago ondo ezagutu gabe, bada filosofia moduan horixe eskatzen diegu besteei. Bestetik, jendeari esango genioke lasai egoteko. Izan ere, protokolo guztiak bete dira. Gainera, ez dira aurkikuntza isolatuak, baizik eta ikerketa sistematikoaren bidez lortutako ehunka aurkikuntza. Eta are gehiago, dituen inplikazio historiko eta sozialak kontuan hartuta. Zentzu honetan gure eskura dauden analitika guztiak egin ditugu: metodo arkeologikoa, estratigrafia, carbono 14, neutronen bainuaren bidezko patinaren azterketa… Beraz, eskaini dugun informazioa aski kontrastatua da. Bestalde, laborategi independienteetan egindako azterketak hor daude, beste edozein taldek berregin ditzake nahi izanez gero.

    III. menderako kristautasunaren agerpenaz zer diozu? Ekialdeko jatorriaz, sarbideaz, Komunitate osoan zabalduko zen? Sinesmen indigenekin batera biziko zen?

    Aurreko mendean dagoeneko erabiltzen zen Ekialdeko jatorriaren hipotesia, Afrikakoarekin batera. Beraz, Veleiaren kasuan hipotesi horien baieztapena izango litzateke. Hirian izan zuen zabalkundeaz, zerbait isolatua ez zela esan dezakegu. Eta ez dakigu populazioaren zein portzentajek parte hartuko zuen kristautasunean; etorkizuneko ikerketek argitzea espero dut. Dena dela, geroko iturriek adierazten diguten bezala, nik uste dut bazirela oraindik hainbat talde berezko ideia-sistema eta sinesmenak zituztenak, eta beste leku askotan bezala, sinkretismo fenomenoak emango zirela. Hau lan-hipotesi moduan diot, jakina.

    Bigarren multzo epigrafikoak ere zalaparta handia sortu du bere euskal hitzekin. Zer aurrera dezakezu uda honetan topatutakoaz top secret ez bada?

    Kar, kar... Datu gehiago daudela aurrera daiteke. Jadanik ez da ekintza isolatua, hau da, duen dimentsioa eta izango dituen historia-inplikazioak espero baino handiagoak dira. Ez da zerbait puntuala, baizik eta ondorio nabarmenak izango dituen beste zerbait. Orain ari gara jo eta su datuen ikerketan ohiko protokoloen bitartez: datazioa, analitikak…, eta zientzia-filologia-historia ikerketekin.

    Euskarazko hitz eta lekukotasun gehiago aurkitu direla esan duzu, baina zer dira, gutxi batzuk edo dexente gehiago eta leku berean aurkituak…?

    Lekukotasun kantitate dexentez ari gara, bai, bai, jakina, eta lehengo lekuaz gainera leku berrietan ere azaldu dira.

    Aurkikuntza berri hauekin nola aurrikusten duzu hiriaren hizkuntz eta kultura-egoera?

    Aurkikuntzak oraindik labean daude, baina gaurkoz uste genuen baino konplexuagoa. Guk orain arte gauza asko idatziz azaltzeko beharrik ez zutelako ideia heredatu izan dugu. Hasteko, orain kontzeptua bera aldatzen zaigu, veleiatar hauek berezko edo, seguru asko, kanpoko estimulu edo gertaera batek lagunduta bat-batean ernetze moduko izango zuten, eta euren bizimoduaren alderdiak edo sinesmenak idatziz agertzeko beharra sentitu ere bai. Gu, beraz, pribilegiatuak gara denbora-kapsula horretan sartu ahal izan garelako eta gurekiko uste baino antz handiagoa zutela lasai asko esan daiteke.

    Zein hizkuntza-egoera egongo zen, elebiduna…?

    Seguru!!…, seguru, gehiago ez bada..., gehiago ez bada...!

    Izan ere, erabateko elebitasunak segur aski euskararen galera ekarriko zuen?

    Jakina!!

    Beraz, hainbat elebitasun maila emango ziren eta tartean batzuk elebakarrak?

    Seguru, seguru!! Nik uste baietz, orain arte izan ditugun zertzelada apurrek hori erakusten digute, hizkuntza egoera konplexua.

    Hemengo erromatarren aurreko tribuak (autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak, baskoiak ) euskaldunak zirela, indoeuroparrak zirela, hika-mika ugari suertatu da historikoki. Aurkikuntza hauek argituko al digute auzi hau?

    Agian goizegi da, baina nik uste ikuspegia errotik aldatzen dela. Orain arte adituek eta filologoek substratu indoeuroparra identifikatuta zuten eta hori hor dago, hori egia da. Baina hemen aurkituko dugu beste hizkuntz errealitate bat. Lurralde honetan kultura materialean baskoi munduarekin zenbait antzekotasun finkatuta genituen eta ildo honetan hau beste froga bat da.

    Iruña-Veleia oso berezia da edo beste leku batzuetan ere antzeko gauzak topa daitezke eta ikerketa-metodoa da kontua?

    Biak. Veleia aparta da. Batez ere ikerketarako duen ahalmenagatik, aztarnen kontserbazio egoeragatik, eta metodologia zehatza ezarri diogunean emaitza izugarria izan da. Halere, seguru nago, apustu moduan diot, azken ikerketen emaitzak argitu orduko zenbait aurkikuntza isolatu, zuhurtziaz “hozkailuan” egon direnak, agertuko direla.

    Zertan aldatu dezake Iruñak Euskal Herriko Historia?

    Hainbestetan errepikatu ditugu zeintzuk ziren gure identitate zantzuak, non edukia ia galdua genuen. Orain, zorionez, baditugu froga materialak, pisatu eta neur daitezkeenak, ez da, hortaz, sinesmen edo ideologia kontua. Eta uste baino gizarte konplexuagoa azaltzen zaigu. Harro senti gaitezke gure arbasoez, gauza asko gaizki egingo zituzten, baina gauzak onak ere bai.

    Nola sentitzen zarete zu eta taldea, asebeteta, urduri, zain...?

    Zain, oraindik ez dugu jabetu nahi izan honek guztiak izango dituen ondorioez. Emozio ugari ere bizi izan ditugu, baina zirrararekin batera sentimenduei eusten ahalegintzen gara burua hotz mantentze aldera.

    Gu ere zain gaituzue. Zorionak eta laster arte.

    ELKARRIZKETATIK ATERATAKO ZENBAIT ADIERAZPEN ESANGURATSU:

    “veleiatarrek uste baino antz handiagoa zuten gurekiko”

    “populazio berbera da garai erromatarrean eta aurretik bertan bizi zena”

    “tarraco edo meridaren garrantziarekin ezin gara konparatu baina badugu zer esanik, besteak beste, eguneroko bizimoduaren ezagupenetan”

    “nik uste dut bazirela oraindik hainbat talde berezko ideia-sistema eta sinesmenak zituztenak”

    “euskarazko lekukotasun kantitate dexentez ari gara, bai, bai, jakina, eta lehengo lekuaz gainera leku berrietan ere azaldu dira”

    “jadanik ez da ekintza isolatua, hau da, duen dimentsioa eta izango dituen historia-inplikazioak espero baino handiagoak dira”

    “aurkitutakoa ez da zerbait puntuala, baizik eta ondorio nabarmenak izango dituen beste zerbait”

    “bat-batean ernetze moduko izango zuten, eta euren bizimoduaren alderdiak edo sinesmenak idatziz agertzeko beharra sentitu ere bai”

    “orain arte izan ditugun zertzelada apurrek hori erakusten digute, hizkuntza egoera konplexua”

  2. Hay 1 comentarios.
    1

Si te registras como usuario, podrás añadir comentarios a este artículo.

Volver arriba